Altxorbiling

Leurtza Abentura SL–k era dibertigarria eta hezitzailea proposatzen dizu Baztan–Bidasoa ezagutzeko.

Zenbat aldiz egin duzu amets esploratzailea izatearekin altxorren bila?
Egun bakar batez gustatuko litzaizuke Indiana Jones izatea? Orain hori bizi dezakezu eta zuretzako ezkutatu ditugun altxorren bila atera.

Leurtza Abentura SL–k altxor ezberdinak eskaintzen dizkizu aurkitzeko, zeuk erranen diguzun zailtasunaren arabera (iraupena, desnibela…) eta ikertu nahi duzun xarmaren arabera (fauna, flora, etnografia… pixka bat denetatik).

Azken belaunaldiko GPS edo mapa–puzzle batez hornituta, non jarraitu beharreko pistak sartu ditugun, zeure lana izanen da azken altxorra aurkitzen den tokia topatzea eta gozatzea.

Ezin hobea familientzat, ezkon aintzineko agurrentzat, ikasleentzat, enpreseentzak…

fotos Altxorbiling
Parrokia, 4 - 31740 Doneztebe (Nafarroa) t. 620 37 96 42 e.info@leurtza.com