Disc-Golf

Leurtza Abentura SL modalitate berri honen enpresa banatzailea da penintsulako Ipar eremuan. Estatu Batuetan, Kanadan, Ingalaterran, Australian… sekulako grina sortu du eta gure geografian oraindik aurkitzeke dagoenez, zelai bat zabaltzeko asmoa daukagu discgolf–a praktikatzeko Leurtzako Aisiarako Natur Eremuan.

Jarduera hau honetan datza: Disko hegalariarekin (ahalik eta jaurtiketa kopuru gutxienekin) ibilbide bat egin behar da saskiz osatutako zelai batean. Naturaz goza era eraginkorrean, dibertigarrian eta adin guztietarako egokia.

Leurtza Abentura SL–k zelai mugikorra badauka zuk erabakitzen duzun lekura eramateko: herriko festak, urtebetetze festak, ekitaldi bat, feria bat…

Leurtza Abentura SL–k discgolf zelaiak diseinatzen eta eraikitzen ditu. Ideia bat badaukazu, hurbilduko gara, lur-eremua ikertu, proiektua diseinatu eta eraikiko dizugu.

foto Disc-Golf
Parrokia, 4 - 31740 Doneztebe (Nafarroa) t. 620 37 96 42 e.info@leurtza.com